Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Egiarretako futbol txapelketa despeditu eta gero, Egiarretako futbol kopa ari da jokatzen, kanporaketa sistema erabiliz. Aurreko asteburuan kopako 2. kanporaketa jokatu zen. Arakilgo Zalduak galdu egin zuen, 2-3, Beriainen kontra, eta, hortaz, kopatik kanpo gelditu da. Hobe joan zitzaizkion gauzak Egiarretari. Partizanen kontra husna berdindu eta gero, penaltyetan 3-4 gailendu ziren Egiarretakoak eta kopan aurrera egin dute. Kopako final laurdenetan, Beriain izanen du aurkari Egiarretak igandean, 12:00etan. Ea sakandarrek zortea duten eta kopan aurrera egiten duten.