Hori arrautza!

Guaixe 2013ko maiatzaren 15a

Jon Irañeta eta bere aitona Jose Francisco Irañeta 14 oilo gobernatzen dituzte udaz geroztik. Eta ostiralean sorpresa ederra izan zuten oilategian arrautza izugarri handi bat opatu zutenean. Aitonak sekula ez zuen tamaina horretako arrautzarik ikusi eta iloba bezain harrituta gelditu zen hasieran. Igandean familia guztia biltzen denean erabakiko dute harekin zer egin. Añezkarko oilategi batean erosi zituzten oiloak. Jonek gustuko du eta aitonak aspaldi izan zituen eta bera da abereak gobernatzen erakutsi diona. Horrelako zerbait egitea "polita" dela esan digu 16 urte beteko dituen gazteak. Bere bizpahiru lagunek ere halako zaletasuna dutela argitu digu. Larre batean itxitura bat prestatu zuten eta han dituzte oiloak, aske. Gauez, eraiki zuten etxola batean sartzen dituzte. Jatekoan ere misterio gutxi dagoela esan digu Jonek: "pentsua artoa eta gariarekin nahasirik ematen diegu".