Nafar Ondarearen Defentsaren Aldeko plataformak eliza katolikoaren inmatrikulazioei buruzko aurreneko jardunaldiak antolatu ditu. Aurreko bi ostiraletan elizak bereganatu dituen ondasun horiez aritu dira adituak zuzenbidearen eta moralaren ikuspegitik hizketan. Jardunaldiak ixteko, gaur, historia ikuspegitik aztertuko dituzte inmatrikulazioak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Juan Madariaga egiarretarra eta Joseba Asiron arte historian doktorea. Mariano Ferrerrek gidatuko duen saioa gaur, 19:15ean izanen da, Iruñeko gurutze institutuan.