Egiarreta sarreran lur mugimenduak egiten ari dira, urbanizazio berri bat egiteko. Herri sarreran, ezkerretan ari dira makinak lanean. Udalak onartutakoaren arabera San Anton kaleko urbanizazio berrian hiru etxe eraikitzea aurreikusten da. Lanak bukatu bezain pronto etxebizitzetako bat eraikitzen hasiko direla aurreratu digute udaletik.