Sustapen batzordearen ekimenez, XIX. Jagon Jardunaldiak eginen ditu Euskaltzaindiak Donostian, Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan izenburupean. Jardunaldiaren xedea da parte-hartzaileen artean “hiriburuetan euskarak duen errealitatearen inguruan gogoeta sustatzea, bide eta baliabide egokiak irekitzen eta asmatzen joateko asmoarekin”. Jardunaldi horretan Egiarretako Juan Madariaga Orbeak Euskara eta euskal gizartea XVII. eta XVIII. mendeetan liburua aurkeztuko du.