Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu dute gaur Euskara gobernuko goi erakundeetan Historian zehar (Pamiela) liburua. Juan Madariaga Orbea egiarretarra eta Alvaro Adot dira liburuaren koordinatzaileak. Aurkeztu berri den obran 2013ko azaroan NUPen ospatu zen jardunaldi zientifikoan aurkeztutako ponentziak jaso dituzte. Haien artean dago Madariaga beraren bat: Hizkuntza bitartekaritza herritar euskaldunen eta instituzioen artean, 1600-1840.
Euskara eta gobernuko goi erakundeek XVI. eta XX. mendeen artean izandako harremana hainbat arlotik aztertu zuten: soziolinguistikoa, juridikoa, historikoa edota administratiboa. Aztertutakoen artean daude: Nafarroako Errege Kontseilua, Behe Nafarroako Errege Txanzilleria, Bizkaiko Batzar Nagusiak, Iruñeko elizbarrutiko tribunalak, Euskal Herriko zenbait kontzeju eta udal eta beste.