Egiarretak lidergoari eusten dio

Guaixe 2015eko otsailaren 17a

Egiarreta futbol taldea.

Elomendiko Txapelketa. 2. fasea. 8. jardunaldia. A multzoa: Errotazar 1 – Egiarreta 2. B multzoa: Roca – Zaldua (atzeratuta)

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 2. faseko 8. jardunaldia jokatu da. A multzoan Egiarretak jarraitzen du lider, Errotazarri 1-2 irabazi eta gero. Egiarretak 25 puntu ditu dagoeneko, eta 6 puntu ateratzen dizkio Unziti bigarrenari (19 puntu). Asteburuan Egiarretak Bar Mikelen kontra jokatuko du Uharte Arakilgo futbol zelaian.

Bestalde, B multzoan Rocak eta Zalduak jokatu beharreko partida atzeratu egin zen. Maldartea da liderra (18 puntu). Zaldua 5.a da (14 puntu). Asteburuan Zalduak Izalsa hartuko du, Lekunberrin.