Egiarretarrek euren festak ospatu dituzte eta Sanmigeletan ez da ezer izanen herrian. Joaquin Lazkoz Olaetxeak azaldu digunez, “festak ikasturtea hasita zela hasten ziren. Plazan karpa bat jartzen dugu eta eskola garraioko autobusak ezin zuen buelta eman eta Itxasperriko ermitan gelditzen zen. Gainera, festengatik haurrak lo gutxi eginda joaten ziren”. Beraz, haurrendako eta gurasoendako bateragarriagoa izateko aurten festak agorrileko aurreneko asteburuan ospatu zituzten. “Inguruko herrietan ez zegoen festarik eta jendea poliki etorri zen. Gainera, rallya ermitatik pasa zen eta beste jarduera bat izan zen. Errepika dezatela!”. Traba bakarra eguraldia izan zuten.