Motor zalea zauritua

Guaixe 2019ko eka. 10a, 15:07
Egiarretako ikuspegia.

Zuarrarate portuan erori eta min hartu zuen

Motor gidari batek hanka hautsi zuen Zuarrarate portuan atzo goizean. Larrialdi zerbitzuak 11:07an gaztigatu zituzten. 46 urteko gizonezkoa motorra gidatzen ari zela bidetik atera zen, erortzean petrilaren kontra jo eta min hartu zuen. Ezbeharraren tokira suhiltzaileak, anbulantzia eta Guardia  Civileko patruila joan ziren. Azken horien esku gelditu zen istripuaren ikerketa. Zauritutako gidaria Nafarroako Ospitale-gunera eraman zuten.