60 egiarretarrek osatu zuten hauteskunde errolda. Haietatik 46k parte hartu zuten. Hiruna boto baliogabe eta txuri izan ziren. Fermin Izkieta Arbillak 29 boto eskuratu zituen. Bera da kontzejuko-buru berria, Joakin Lazkoz Olaetxeari lekukoa hartuz. Hala ere, Lazkozek kontzejuan segituko du 19 boto jaso baitzituen. Egiarretako Kontzejua osatuko dute, gainera, Migel Erbiti Fernandezek (28 boto), Estebe Lazkoz Garaikoetxeak (25) eta Mikel Villanueva Arronizek (20).