Festak ohiko datara bueltatu dira

Guaixe 2019ko ira. 20a, 13:49

Egiarretarrek euren festak bi urtez agorrilean ospatu ondoren, atzera ere, irailera bueltatzea erabaki dute. Aldaketarako arrazoia izan zen haurrendako eta gurasoendako bateragarriagoak izatea ikasturtea eta ospakizunak. Baina bi urteko esperientziaren ondoren zeudenera bueltatzera erabaki du Egiarretako Kontzejuak. “Etxarrikoekin bat egin zuten eta ez zen inor etorri. Horrela, behintzat, norbait etorriko den esperantza dugu”, azaldu digu Fermin Izkieta Arbilla kontzejuko buruak. 

Egitaraua 
Irailak 20, ostirala 
15:00etan Herri bazkaria. 
16:00etan Bazkalondoa Migel eta bere akordeoiarekin. 
17:00etan Mus, briska eta partxis lehiaketak. 
17:30ean Puzgarriak eta buruhandiak. 
18:00etan Festen hasierako etxajua. 
20:00etan Dantzaldia Modestorekin. 
22:00etan Herri-afaria. 
00:00etan Dantzaldia Modestorekin. 
01:00etan Zentroaren irekitzea. 

Irailak 21, larunbata 
11:30 Jokoak, puzgarriak eta buruhandiak. 
13:00etatik 15:00etara Otamena eta paella lehiaketa. 
17:00etan Puzgarriak eta buruhandiak. 
17:30ean Erronda Migel akordeoilariarekin. 
21:45ean Zezensuzkoa. 
22:00etan Gazte-afaria. 
00:00etan Dantzaldia Andusekin. 

Irailak 22, igandea 
11:00etan Meza.
12:00etan Otamena eta herriko helduei omenaldia. 
12:30ean Bermuta. 
12:30ean Puzgarriak eta buruhandiak. 
16:00etan Plater tiroketa. 
18:00etan Tenampak mariatxia. 
20:00etan Dantzaldia Andusekin. 
20:30ean Tortila eta txistorra dastatzea. 
23:00etan Hau pena nik!