Sutea etxe batean

Guaixe 2020ko eka. 24a, 13:32

Ez zen inor zauritu.

Larrialdi zerbitzuek Egiarretako San Anton kaleko etxe batean piztutako su baten berri jaso zuten atzo 20:53an. Sua autoa gordetzeko bajeran piztu zen. Hura itzaltzera Cordovillako eta Altsasuko parkeetako suhiltzaileak joan ziren. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atean horma egina zegoen eta suhiltzaileak sartzeko pareta hautsi behar izan zuten barrura sartu ahal izateko. Bajera biltegi bezala erabiltzen zen eta hainbat objektu eta tresna gordeta zeuden han. Ezbeharraren ikerketa Foruzaingoaren esku dago.