Igandean Egur Sporten Binakako Harri Jasotze Txapelketako 9. eta 10. jardunaldiak jokatu ziren Bastidan. Izenak berak dioen bezala, harri jasotzaileak bikoteka ari dira parte hartzen aipatu txapelketan.
Jon Irañeta egiarretarra, egungo Nafarroako Harri Jasotze txapelduna, Urdax Magunazelaia bizkaitarrarekin bikotea osatuta ari da aipatu txapelketan parte hartzen. Labastidan txapelketako 9. jardunaldian aritu ziren biak. Bi minutuko txandetan, Jon Irañetak 100 kiloko zilindroari 24 jasoaldi (2.400 kilo) eta 100 kiloko bolari 18 jasoaldi (1.800 kilo) egin zizkion, eta Urdax Magunazelaiak 175 kiloko laukizuzenari 8 jasoaldi (1.400 kilo) eta 138 kiloko kubikoari 13 jasoaldi (1.798 kilo). Hortaz, guztira, 63 jasoaldietan 7.394 kilo jaso zituen bikoteak.
Binakako Harri Jasotze Txapelketako 10. jardunaldian Jon Unanue “Goenatxo III” eta Hodei Iruretagoiena “Izeta IV” aritu ziren. Bi harri jasotzaileek, guztira, 62 jasoaldietan 7.105 kilo jaso zituzten.