Ibarreko bizikleta ibilbiderako pausoak ematen ari dira

Guaixe 2022ko mai. 30a, 10:01
Paki Urbitarte Cabrera Sakanako bizikleta bideari buruzko azalpenak ematen Itsasperrin. PLAZAOLA TURISMO PARTZUERGOA

Ibilbidearen eraikuntza proiektua lantzen ari dira gaur egun.

Itxasperrin maiatzaren 22an ospatu zen Plazaola bide berdearen eguneko egitarauaren barruan, Sakanako Garapen Agentziako Turismo teknikari Paki Urbitarte Cabrerak Sakanako bizikleta bidea proiektua aurkeztu zuen. Urbitartek proiektuaren aurrekarien berri labur ematearekin batera, egitasmoa gaur egun zein puntutan dagoen azaldu zuen. Eta eraikin erromanikoan bildutakoek, gainera, ibilbide hori nondik joanen den ezagutzeko aukera izan zuten. Turismo teknikariak jakinarazi zuenez, "Sakanako Mankomunitateak lana eman ondoren, gaur egun ibilbidearen eraikuntza egiten ari da Cima ingeniaritza enpresa. Eta, bitartean, ibilbidea egiteko hainbat finantzazio bide aztertzen ari gara".