Duela 25 urte...

Goitibeherak Zuarrarraten

Guaixe 2024ko eka. 11a, 10:50

Egiarretan prestatu zituzten eta arratsaldean lehiatu ziren 

3. Euskal Herriko Goitibehera Txapelketako proba bat hartu zuen Zuarrarrateko portuak. Hainbat tokitatik etorritako 14 goitibehera lehiatu ziren. Egun euritsua izan arren parte hartzaileak lehiatzeko prest agertu ziren. Antolatzaileek Juan Carlos irurtzundarrak egindako goitibehera zozketatu zuten. Antolakuntza aztoratuta ibili zen eskatuta zuten anbulantzia joan ez zelako eta hura gabe egin zelako probarik jokatu. Lortu zuten hala ere.