Kontzejuak etxebizitza egokitzeko lanak emateko deialdia egin du

Guaixe 2025ko ots. 28a, 11:48

Eginen den etxebizitza alokairurako izanen da.

Egiarretako Kontzejuak kontzeju etxeko lehenengo solairua egokitzeko obrak emateko bigarren deialdia egin du. Elkartearen gainean etxebizitza bat egokitu nahi du kontzejuak. Lanek 79.242,44 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Obra egin nahi duen enpresak martxoaren 7ko 23:30era arteko epea du eskaintza aurkezteko. Lanak bere gain hartzen dituen enpresak lau hilabete izanen ditu lanak despeditzeko. Obra finantzatzeko Egiarretako Kontzejuak Nafarroako Gobernuaren Tokiko Inbertsioen Planeko dirulaguntza izanen du. Dirua aurten jasoko du. Lastailean hutsik gelditu zen deialdia eta orain berriro egin du, diru eskaintza handituz. 

Gaur egun elkartea eta kontzeju etxea hartzen duen eraikina garai batean eskola izan zen. Erabilera hura galdu zuenean eraikina oso hondatuta geratu zen. Kontzejuak birgaitu egin zuen, eta elkartea eta kontzeju etxe gisa erabili izan da. Goiko solairuan eginen den etxebizitzak sukaldea, egongela, hiru logela eta bainugela izanen ditu. Etxebizitzak, guztira, 81 metro karratuko etxebizitza izanen ditu, horrela banatuta: sukaldea-egongela (30,8 m2), hiru logela (11,2, 12 eta 13,7 m2-koak), ezkaatza (2,3 m2), balkoia (4,5 m2) eta komuna (6,5 m2). Eskailerak 9,3 metro karratu hartuko ditu. 

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!