Festa nagusi Egiarretan

Guaixe 2025eko irailaren 22a

Ospakizun asteburua izan dute.

Egiarretarrek festez gozatzeko asteburua izan dute. Jaten hasi eta hala bukatu ziren ospakizunak. Herri bazkariaren eta tortilla eta txistorra dastaketaren artean dantzaldiak, zezenzuskoa, denetariko lehiaketak, erronda, jolasak, otamenak eta beste izan ziren. Gainera, joan den urtean jaiotako June, Omara, Aralar eta Ekiri herriko zapi bana oparitu zieten.