Frontoian jarritako karpa eta barra izan dira Egiarretako festen epizentroa. Hala ere, hura herriko hainbat tokitara ere mugitu zen, esaterako, erronda egitean, zezensuzkoarekin edo adinekoei eta jaioberriei opariak ematerakoan. Gainera, mahaiaren bueltan ez ziren bakarrik jatera eseri, mus eta briska txapelketek ere eseriarazi zituzten ere. Dantzaldiek gozarazteko beste aukera eman zuten.