Ekaiko Kontzejua hilerria berritu nahian dabil, baina horretarako Toki Administrazioko Departamentuaren lau urteko planeko diru-laguntzak behin betiko zehazteko zain dago. Lanek 31.500 euroko aurrekontua lukete eta 2012rako aurreikusi dira. Hilerria iparralderantz, autobia alderantz, zabalduko litzateke. Ekaiko kontzeju-buru Jesus Angel Ongai Sanzek esan digunez, "hilerriari itsatsia dagoen San Lorenzo ermita ez dago batere ongi. Pareta batek nitxoak mugitu ditu eta norbaiti lur emanez gero ez dago hara bueltatuko denik". Ongaik esan digunez hasiera batean kontzejuak ermita bota eta hilerria harantz zabaltzekotan egon zen. Teilaren bat erori eta norbaiti emateko arriskua eragozteko ermitari teilatua kenduko diote. Ermitari eguraldiak eta lapurrek egin diote kalte, egoera penagarri horretan gelditu arte. Aspaldi ez da prozesiorik egiten. San Lorenzo ermitaErmitak balio artistikorik ez badu ere, historikoa du. Han Arakilgo batzarra bildu izan da. Esaterako, 1.734ko garilaren 22an Arakilgo agintariak ermitan bildu ziren, IraƱetaren sezesioaz hitz egitera. Horregatik Kultura Departamentuak ez zien eraikina botatzen utzi.