Ekaidarrek bihar ospatuko dute San Migel. 15:00ak aldera elkartean bazkaltzera elkartuko dira. 70 bat pertsonarendako paella prestatuko dute. Majo bazkaldu ondoren musean edo partxisean ariko dira batzuk eta besteak. Iluntzearekin batera festa giroa duenak aurretik prestatutako basurde kalderetea berotzea besterik ez du izanen. Elizkizuna, ohi bezala, igandean izanen da, 11:45ean.