Festa egunak

Guaixe 2019ko ira. 27a, 13:43

Bi emakume Ekai ondoan pasiatzen.

Sanmigelak ospatuko dituzte ekaidarrek asteburuan.

Gaur iluntzean txokoan elkartu eta otamena izanen da herritarrendako. Musikaz girotuta izanen da. Bihar eguerdian, berriz, haurrendako jolasak izanen dira. Sukaldariak lanean hasi eta haien egindako paella dastatzera 15:00ak aldera eseriko dira. Ospakizunak herri guztia batuko duen herri afariarekin eta dantzaldiarekin izanen du segida. San Migel festak igandean despedituko dituzte Ekain. Meza izanen da lehenik, otamena ondoren eta nor bere etxera bazkaltzera joan aurretik, despeditzeko, mexikar doinuekin gozatu ederra hartuko dute.