Telefonicak hots egiteko zain

Guaixe 2020ko urt. 13a, 12:05

Ekaiko ikuspegia Itxasperritik.

Telefono kablea lurperatzeko eskaera egin dio kontzejuak.

Ekaiko sareak eta zorua berritu zirenean herri-argiteriako kableak, argindarrekoak eta telefono kableak lurperatzeko prest utzi zuten dena. Eta hala egin zen lanak despeditu eta hurrengo urteetan herri-argiteriako eta etxeetara argindarra eramaten duten kableekin. Baina telefonokoak falta dira. Ekaiko Kontzejuko buru Francisco Javier Uharte Garrok esan digunez, udaberri erdialdean Telefonicara hots egin zuela eskaera egiteko. “Teknikari bat ere bidali zuten eta esan zuen 3.000 edo 4.000 euroko balioa izanen lukeela”. Ordutik Ekain ez dute telefono konpainiaren berririk. 
 
Bitartean, Ekaiko Kontzejuak hala aginduta enpresa bat baso itxitura egin zuen urte akaberan. Uhartek zehaztu digunez, Satrustegiko mendikateko basoaren beheko aldean egin zen itxitura, basoa eta herriaren eta soroen artean. Ordaintzeko Nafarroako Gobernuak emandako erabilera askeko diru-funtseko 20.545 euroak bideratu dituzte. Uhartek gaineratu digunez, kontzejuan aztertu eginen dute herri-argiterian LED argiak jartzea heldu den urtean.