San Juan bezpera dela eta, herriaren goiko plazan, iturri ondoan, dute hitzordua jarrita ekaidarrek ostegunerako. 21:00ak aldera sua piztuko eta haren inkerrekin afaria prestatuko dute. Menuan ez da faltako txistorrik, urdaiazpikorik eta bestelakorik. Gosea berdinduta, su gainean salto egiteko garaia izanen da.