Enkante bidez, Ekaiko Kontzejuak bi baso aprobetxamendu saldu nahi ditu. Aurreneko epaitza larizio pinuez osatuta dago. Haiek bi parajetan dauden: Aranburun, autobia gaineko zubiaren hegoaldean, eta Mendarten, herriaren ekialdean, ur biltegiaren gainean. Bi tokietan arraseko mozketa egin beharko da. Epaitza eskuratzen duenak 185,9 metro kubiko zur eta 147 m3 biomasaren jabe eginen da. Guztira 332,9 m3. Kontzejuak epaitza horregatik 6.487,54 euro (BEZ kanpo) eskatzen ditu.
Ekaiko Kontzejuak saldu nahi duen bigarren epaitza bargan dago, Iturmuttu, Lantegi eta Fagadiko alor parajeetan. Pagoz osatutako epaitza da eta hura eskuratzen duenak bakanketa selektiboa egin beharko du bargan. Epaitzak 368,5 m3 zur eta 1.525 m3 egur ditu, guztira 1.893,4 m3. Epaitza horren hasierako prezioa 34.984,86 eurokoa da. Jarritako prezioan salduko balira, Ekaiko Kontzejuak epaitzengatik 41.427,40 euro (BEZ kanpo) eskuratuko lituzke.