Min hartutako mendizalea helikopteroarekin erreskatatu dute

Guaixe 2026ko martxoaren 2a

Nafarroako Gobernuaren larrialdietako helikopteroa. UTZITAKOA

Orkatila hautsita izan zezakeen eta ezin zen ibili. Erreskate Teknikoko Taldeak airez atera zuen.

Mendi buelta egiten ari zen mendizale bat erori eta, ondorioz, txonboloan min hartu zuen, ondorioz ezin zen ibili. 62 urteko emakumezkoak larrialdi zerbitzuak gaztigatu zituen igandean, martxoak 1, 13:27an, hanka koxkorra hautsia izan zezakeela eta bere kabuz ezin zuela aurrera egin jakinarazi zuen. Mendian zegoen, Ekaiko Gaztelutxiki parajean. Inguru menditsua izanik, hara iritsi eta ebakuazio lanak egiteko lanak izan behar zituzten larrialdi zerbitzuek. Horregatik,  suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeak helikopteroaren bidez emakumezkoa jaso eta Miluzeko baseraino eraman zuen. Handik anbulantzian Iruñeko San Migel klinikara eraman zuten. 

Nafarroako Gobernuak  Altsasuko suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, erreskate-helikoptero bat, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren patruilak mobilizatu zituen.