Elkarrizketak on-line

Maisuenea gaztetxearen XX. urtemugaz On-line elkarrizketa

Guaixe 2015ko mai. 5a, 17:00

Maisuenea gaztetxearen XX. urtemugaz On-line elkarrizketa

Guaixeko erredakzioan izan ditugu Olaztiko Gazte Asanbladako kide Lorena Lopez de Goikoetxea,  Aritz Barandiaran, Joseba Vizuete eta Irantzu Imaz, zuek aurrez eta momentuan luzatutako galderak erantzun dituzte.

1. Egin al duzue noizbait halako online elkarrizketarik? Guretzat lehena da ta...
Guaixe astekaria

Ez, ez dugu inoiz holako online elkarrizketarik egin, guretzat lehenengo aldia da. Guaixe astekariak aukera hau eskaini zigunean baliatzea erabaki genuen.

2. Orain dela 20 urte maisuen etxea zen hori okupatu zenuten edo Udalak eman zizuen lokala?
aitor

okupatutako etxea da, Olaztiko hainbat gaztek haien ideiak aldarrikatzeko leku bat behar zuten eta maisuen etxea okupatzea erabaki zuten.

3. Olaztiko Gaztetxean kontzertu onak antolatzeaz gain zer gehiago antolatzen duzue urtean zehar?
Joseba

Bazkari herrikoiak, antzerkiak, txarlak, monologoak, haurrentzako jolasak, tailerrak, zinea, sartenix txapelketa, futbito txapelketa, esku pilota txapelketa, partxis txapelketa.... eta horrelako hainbat ekintzak. Olaztiko jendea zerbait nahi izanez gero gaztetxera hurbildu eta haien ideiak botatzen dituzte, guk ideia hoiek aurrera eraman ditzagun

4. 20 urtetan generazio aldaketa egon da?
Maitane

Uff.... pila bat! Gaztetxea okupatu zutenek orain 40 urte inguru izango dituzte.

5. EHko gainontzeko Gaztetxeekin harremanetan zaudete?
Maitane

Bai, orain dela urte batzuk Abadiñoko gaztetxea Olaztira etorri zen eta harreman ona egin genuen, hala ere Sakanako gazte asanbladekin ondo moldatzen gara.

6. 20 urte pasata ( ez dela marka makala!),hain beste jende,talde ta kolektibo lau pareta horien artetik igaro ta gero,momentu oso onak ta oso txarrak bizita nola ikusten duzue Maisuenearen etorkizuna?
Barandi

Galdera polita. Bai, hainbat talde, jende eta kolektibo pasa dira bertatik. Olaztiko gaztetxea gauza guztiak bezala bere momentu onak eta txarrak ditu, eta egia esan momentu hau ez da gaztetxearen momenturik onena, espero dugu pixkanaka hobera joatea eta gauzak aldatzea.

7. Zein musika talde pasatu dira 20 urte luze hauetan gaztetxetik?
Beltzebu

Talde asko eta asko pasa dira Maisueneatik, hala nola, KOMA, Kauta, Enkore, Betagarri, Vendetta, Esne Beltza, Governors, Gose, Hesain, Kaotiko, Altxatu, El trono, Stupenda Jones, Alerta Gorria, Kaleginez, DJ-ak...

8. Obra garrantzitsurik egin ahal duzue tarte honetan?
@@@

Bai, hainbat ekintzetatik diruaa lortu eta gero gaztexea berritu dugu ( Lehioak, zorua, sua, eszenatokia,sukaldea, literak, jantokia, komunak...)

9. Zenbat jende biltzen zarete normalean?
Piti

Normalean 30 pertsona inguru egonen gara.

10. 20. Urteurrenerako musika estilo ezberdinetako jaialdi mundiala antolatu duzue. Behin Betiko berpiztu duzue, Hesian, Gozategi, Oihan Vega… zaila izan da beraiekin kontzertua lotzea?
mai

Bai mundiala da eta mundiala izango da! Zaila egin zaigu halako kontzertuak lortzea baina esfortzuaren bidez dena lor daitekela uste dugu eta Barandiren laguntza eta kontaktuei esker kartel hau ateratzea lortu dugu.

11. Zer diote herritarrek gaztetxeaz?
mikelon

Denetarik dago baina orokorrean jendea pozik dago egiten dugun lanarekin.

12. Zenbat jende espero duzue Olaztin?
mai

Jende asko!!!! Animatu!!!

13. Sarrerarik geratzen da?
Garazi

Bai, bihar azken eguna da, hala ere, egunean bertan sarrerak erosteko aukera izango duzue . Gogoratu 18:30tatik aurrera!!!

14. Barandi nola moldatzen zarete puntako kontzertuak olaztira ekartzeko? Musikariei maisuenean jotzea gustatzen zaie?
Maider

kontaktu asko ditugu, bai oso pozik gelditzen dira maisuenean jo eta gero.

15. Uste duzue zuek egindako lanarekin gaztetxeek (ta zehatzean Maisueneak) betidanik izan duten fama txarra uxatu duzuela? Badakigu beti ignorantziaren lagunak badaudela baina somatu duzue benetako herriaren babesa?
Maisuen-ero

bai, hasieran maisueneak ez zuen nahiko fama onik baina denborarekin uste dugu demostratu dugula bai ekintzen eta bai lanaren bidez herriari ekarpen handia egiten diogula. Denetarik dago leku guztietan bezala, baina orokorrean oso pozik gaude herriak emandako babesarekin beti laguntzeko prest baitago.

16. Aupa zuek eta zuen lana gazteak! Noizko 80 hamarkadako guatekea " beti gazteondako?"
maria

ESKERRIK ASKO!! nahi duzunean guatekea prestatuko dugu jajajaja, gaztetxera hurbildu eta zure ideia bota hala ere zure proposamena kontuan izango dugu.

17. Eta maisuenearen hurrengo erronkak zeintzuk dira?
Maider

asko eta asko, ideien bitartez aterako dira guztiak baina esan beharra dago egiten jarraituko ditugula.

Agurra

Eskerrikasko zuen interesarengatik. Larunbatean elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan!!