Batzarreko kidea, Nafarroako Ezker Batuarekin Izquierda-Ezkerra koalizioa osatu zuten eta azken legegintzaldian parlamentaria izan da Eceolaza.
Gaur, 12:30ean, Guaixeko erredakzioan izan dugu, on-line, zuen galderak erantzuten.
1. Noizbait ezagutuko dugu Nafarroan ezkerreko alderdiez osatutako gobernu aurrerakoia, herriaren interesak defendatuko dituena eta lurralde guztian euskararen ofizialtasuna defendatuko duena?
Amaia
Aldaketa beharrezkoa da, arlo soziala ardatza izateko. Gure kanpaina leloa "herritarren garaia" da, beraz jendeari begira gobernatzen duen gobernua behar dugu. Parlamentuan Izquierda-Ezkerra izan da euskararen legearen aldaketa bultzatu duen taldeak. Beraz hortan argi daukagu, euskeraz ikasteko eskubidea hezkuntza publikoan bermatu nahi dugu.
2. Oposiziotik norberaren proiektu politikoa aurrera ateratzeko lan egin daiteke?
Ziortza
Hori normalena da. Ohitura daukagu oposizioan egotea. Legegintzaldi honetan lege asko aurrera atera ditugu adibidez memoria historikoarena, biolentzia polizialarena, euskerarena, oinarriko errentarena edota etxe kaleratzeak gelditzeko legea. Beraz lan itzela egiteko tokia ere badago oposizioan.
3. Sakanako Plan Estrategikoa. Hura garatzeko parlamentutik zer eginen duzue?
Hirukia
Izquierda-Ezkerran Nafarroako zonalde ezberdinen arazoei garrantzia ematen diogu. Beraz arretaz lan egingo dugu plan estrategiko hori betetzeko eta sustatzeko. Adibidez mozioak, galdera eta agerraldiak eskatuz. Sakanaren egoera berezia ikusita (langabezia, arazo sozialak...), parlamentua leku berezia izan behar du.
4. Kaixo, zer moduz zure Madrileko esperientzia? Hemendik hasita beldur pixka bat ematen du, horrela da?
Maria
Ez dut ulertzen zeri buruz ari zaren. Ezker Batuko egoerari buruz Madrilen??. Gogoratu ni batzarreko militantea naizela. Barkatu
5. Inkesta batzuen arabera, oraindik bere botoa erabaki ez dutenek erabaki omengo dituzte aurtengo hauteskundeak. Zuk uste duzu bere botoa erabaki ez duen horrenbeste jende dagoela? Eta hala bada, zein joera izango du boto horrek?
Maider
Egia da jende asko dagoela bere botoa erabaki gabe. Nik ezagutu izan ditudan hauteskundeekin konparatuz irekiena. Beraz aste honetan da ezkerraren aldeko indarra egin behar dugun mementoa. Joerei buruz hitz egitea konplikatua da, baina inkesta askok adierazten dute aldaketarako botuak izango direla. Soziologia ikasi nuen baina gauza guzti hoiek ezagutzea ez da errasa, erdaraz esaten den bezala "voto oculto"-ren kopurua oso haundi delako. Hau da inkestetan eskubiko jendeak ez du esaten PP eta UPN bozkatuko duenik.
6. Emaitzak oso zatikatuak aurreikusten dira, zure alderdia prest egonen litzateke Nafarroaren norabidea alda dezakeen desberdinen arteko koalizioan sartzeko?
Amaia
Bai dudarik gabe. Arlo sozialaren aldekoa, elkarbizitza bermatu nahi badu eta ezkerrakoa bada
7. Sakanak zein hiru lehentasun ditu?
Arantxa
Langabezia, bazterketa sozialarekin amaitzea eta identitate ezberdinen arteko bizikidetza bermatzea
8. Zein da Izquierda-Ezkerrak Nafarroari egiten dion ekarpena?
Aitor
Bi idei nagusi jorratu ditugu azkeneko urteotan:
Parlamentuan ezberdinen arteko akordioak bultzatu ditugu eta arlo sozialean aurrera pausu nabarmenak eragin ditugu. Arlo sozialari buruz hitz egiten dugunean badakigu zeri buruz ari garen, lehenik eta behin aktibista sozialak garelako.
Guretzako lehentasuna ezkerran dago, hor dago gakoa. Nafarroak aro berri bat zabaldu behar du, eta hortan ezinbestekoa da Izquierda-Ezkerraren papera
9. Batzarretik nola definituko zenuke Altsasuko Egoera sozial politiko eta ekonomikoa?
Zer esango zenieke Altsasuarrei datorren maiatzaren 24ean Altsasun eta Nafarroan Izquierda Ezkerra ri botoa emateko?
Jon
Altsasun eginbeharrekoak ugari dira, horregatik behar dugu gobernu talde langilea, jendearen arazoei erantsunak emango dion alkatetza. Altsasun Izquierda-ezkerra bezalako taldea beharrezkoa da, udal ezkertiarra behar dugu eta oreka perfektua gu gara.
Gure taldea berritu egin da, gainera aurten ez da bakarrik Ezker batua aurkezten, orain Batzarrerekin osatzen dugun koalizioa aurkeztuko da, Izquierda-Ezkerra. Beraz euskaltzaletasuna eta begirada soziala indartuko da gure udal lanean.
10. Batzarre betidanik apolitikoa izan da baina azkenaldian pentsatzen nabil agian parte hartu behar dela baita ekarpenak egin ere. Jakin nahiko nuke Izquierda Ezkerra - Batzarre koalizioak benetan modu asanblearioan funtzionatzen ote duen eta nire iritzia kontutan hartua izango ote zen.
Pausua ematen animatuko banintz, nora jo beharko nuke?
Maite
Batzarreren izena esaten duen bezala, gure barneko erabaki guztiak egiten ditugun asanbladetan hartzen ditugu. Batzarre erdi mugimendu soziala erdi alderdi politikoa da, beraz oso irekiak gara erabakiak hartzeko unean baina baita ere izateko eran.
batzarre@batzarre.org posta elektronikore idatziz batzarrekide egin zaitezke
11. Aurte Altsasun Izquierda Ezkerrak bere burua aurkezten du. Ezagutu nahiko nuke Altsasun aurkezten duzuen programaz, hautagai zerrendaz eta kandidatura horretan herritarron parte hartzerako tokia ote dagoen.
Iker
Egindako lana oso interesgarria izan da. Santi, Gonzalo eta taldeko beste partaideek lana egiteko nahia dute. Udal programa aurrean daukat eta proposatutako 35 lehentasunak ongi bideratuak daude. Altsasuko arazoek hausnarketa serioa behar dute eta gure zerrendan daudenek diagnosi eta proposamen onak egin dituzte.
Herri partaidetzari irekiak gaude gure pertsonalitate politikoaren ezaugarri nagusia da hori.
Batzarre alderdi xumea baina langilea da, ezkertiarra eta bizikidetzaren aldekoa. Beraz txuri edota beltza den Nafarroa gainditu nahi dugu. Nafarroan eta Altsasun guztiondako lekua dago, beraz elkarbizitza behar dugu eta honetan ez Bilduk ez UPNk ez dute ezerrez laguntzen.
Azkeneko erantzunan esan dudanez, langabezia da Sakana eta Altsasuko arazo larriena, etan horrekin batera bazterketa sozialaren, horri aurre egin behar diogu ezkertiar talde indartsu batekin.