Podemos-Ahal Duguko kidea Nafarroako Parlamenturako zerrendan bosgarren hautagaia da Ainhoa Aznarez Igarza. Guaixeko erredakziotik online zuen galderak erantzun ditu.
1. Sakanak zein hiru lehentasun ditu?
Hirukia
Enpleguari, hezkuntzari eta gizarte zerbitzuei emango dizkiegu lehentasunak. Baina guzti hau, herritarrokin adostuz eta utziko diguten dirua zein den ikusiz eta aztertuz....Dirudienez, dirua xahutu egin digute!!!
2. Sakanako UGTko zure garaietaz zein oroitzapen duzu?
Galdetzaile
Oso onak, eskerrik asko!!! Langilegoarekin lan egitea guztion eskubideak babestu eta hobetzeko intentzioz aritu izan nintzen. Emakumeon presentzia lantegietako komiteetan zabaltzeko ere aritu nintzen eta zerbait lortu ere.
Gainera, UGT euskaldunago izaten ere jardun ginen eta horretarako BAI EUSKARARI ekimenarekin bat egin genuen.
Asko ikasi, jende ikaragarria ezagutu eta langileko ahaldundu bat aurkitu nuen.
Eskerrak ematea soilik geratzen zait, bihotz-bihotzez.
3. Podemos-Ahal Duguk zein ekarpen egiten dio Nafarroari?
Max
Politika egiteko beste modu, besta era bat. Behetik gorako erabakiak hartzeko modua eta guzti guztia gure asanbladak onartu behar du, beraz oso demokratikoa den erakunde bat aurkeztu diogu jendekiari.
Pertsona arruntak politika egiten ari gara eta adibide gisa, kanpaina honetan izan dugun aurrekontua adierasgarria da: ez diegu banketxeei xoxik eskatu, gure artean egindako mikrokredituek eman dizkigute 40.000 euro Nafarroan zehar gure programa azaltzeko. Hau bai dela beste politika bat egiteko modua, ezta?
4. Sakanako Plan Estrategikoa. Hura garatzeko parlamentutik zer eginen duzue?
Hirukia
Ezin izango dugu Planik aurrera atera ez baldin baditugu Nafarroako kontuak miatzen eta ikertzen. Ondoren azken urteotan Nafarroako Gobernuak emandako kontratu publikoak ere aztertu beharko ditugu eta Kontu Ganbarak kaleratutako txosten guztiak landu eta ematen dituzten neurriak jorratu.
Lan itzela daukagu auditoria forense bat egiteko eta gero, Gobernuan egonda, Kontseilaritzaorde berri bat izendatu: Politika sozial, enplegu eta etxebizitzarako Kontseilaritza daukagun egoera larriari erantzun sendo eta tinko bat emateko.
Horretarako datorren igandean aldaketa sakonaren alde gure bozka eman beharko dugu. Ni horretan nabil, eta zu? ;-)
5. Parlamentuko emaitzak oso zatikatuak iragarri dituzte. Gobernu berri bat sortzeko giltza izango da desberdinen arteko akordioa eta elkarlana. Posible ikusten duzu elkarlan hori gertatzea?
Amaia
PODEMOS-AHAL DUGU alderdian gabiltzanok aldaketa sakonaren alde dauden guztiei gure eskua irekiko diegu.
Eskuzabaltasunez aritzeko garaiak dira eta helburuetan oinarritu. Programa ezberdinen artean, hamankomunean jorratzeko hamaika neurri dauzkagu eta jendekiak aldaketa eskatu baldin badigu, ni hor aurkituko nauzue.
Baina, kontuz! Poterean dauden alderdi zein eragile ezberdinek ez digute lana erraztuko eta beste alderdiei (aldaketarako bidean dauden beste alderdiei) zintzotasunez aritzea eskatzen diet. Aldaketa errealitate bihurtzen badugu guztion artean, lau urte hauetan taldea sendotu beharko dugu, Gobernua gogortu eta hurrengo legealdirako oinarriak landu eta jorratu.
Posible dugu eta orain da unea. AHAL DUGU!
6. Zein emaitza espero dituzue Sakanan?
Mai
Nafarroako txoko guztietan ibili izan gara eta nafartarron erantzuna oso interesgarria izaten ari da. Nabaria da, aldaketarako emakume zein gizon asko aurkezten zaizkigula eta hori guztia, errealitate egin beharko dugu. GURE ESKU DAGO!
Sakanan, zuek daukazue aldaketarako giltza eta ibilbide horretan PODEMOS-AHAL DUGU ondoan izango duzue, buru-belarri lanean.
Ilusioa berreskuratu dugu, ametsak eta duintasuna ere berreskuratzeko momentua daukagu. Eutsi gogor!
7. Zuen burua oposizioan ikusten duzue?
Fem
Gure burua Gobernuan ikusten dugu baina horretarako guztion beharra eta indarra behar ditugu: zeurea ere!
Urte asko dira UPN-PSN gobernu lanetan hasi zirenetik eta bada garaia herritarrok instituzioetara heltzeko.
Eskratxe mediatikoa jazan dugu, gure kontra gezur asko esan eta idatzi dituzte baina, hemen gaituzue, aldaketareako lanean.
Herritarron garai heldu da eta horrek UPN-PSN beldurtzen ditu. Hori dela eta, oso mezu bortitzak botatzen dituzte baina herritarrok gauza bat daukagu gure buruetan: ALDAKETA.
8. Hauteskunde ondorengorako hitzarmenetarako zein irizpide dituzue?
Galdetzaile
Gure programarekin bat datozen alderdiekin harremanetan jarri eta aldaketa sakonaren alde lanean hasi.
Emaitzen arabera, aldaketa eman daiteke. UPN-PSNren garaia bukatzear dago...
9. Egunon, Ainhoa, busti zaitez eta esaiguzu Altsasuko Udalerako emango diren emaitzak eta nola banatuko diren indarrak!!!
Maria
Nire ilusioa eta egun hauetan egindako lanen emaitza Altsasun bizikidetza, enplegua eta gure bizitzaren arlo guztietan erabakitzeko eskubidea ematearen alde daudenen arteko Udal Gobernu talde sendo bat eratzea nahiko nuke.
Animo!!!
10. PSN-tik Podemoserako aldaketa egin duzu. PSN-ko kritikoetako bat izan zinen. Azkenean konturatu zinen PSN-n tokirik ez zenuela? Zergatik joan zara Podemosera?
Lore
Duela aste batzuk ARGIA aldizkarian PSNko bertso librea nintzela argitaratu zuten. Nire bizitza politikoa koherentzia batean oinarritu dut eta PSNk ez du koherentzi hori mantendu. PODEMOS-AHAL DUGU alderdia eta bere Idazkari Nagusia den Laura Pérez Ruanok, beste politika bat egiteko aukera zabaldu dute eta nik orain neure burua hemen ikusten dut. Laurak berak zerrendan joateko eskatu zidanean, segidan baietz esan nuen. Zergatik? Laura eta ni duela asko elkar ezagutzen dugulako (hainbat mugimendu sozialetan ibiliak garelako, baita hainbat hedabideetan ere) eta aldaketa sakonaren alde dagoen alderdi bati ezin zaiolako ezetz esan, uko egin.
NI ez nintzen ADN politiko batekin jaio eta 2003an Iruñeako Udaletxerako zerrendetan parte hartzeko aukera interesgarria iruditu zitzaidan. Nire konpromezuekin bete nuen eta gauza asko egin ere gure herriari begira.
Orain, beste konpromezu hau muturreraino eramango dut, pasioz eta erantzukizunez.
Esker mila egindako galdera guztiei. Nahi baduzue, elkar ikusi eta eztabaidatu eta berba egin genezake...ni beti prest!
Esker mila ere Guaxeko talde guztiari, beti jo ta ke lanean. Nik ere euskaraz bizi nahi dut!!!
Segi bizkor eta badakizue....igandean, domekan, aldaketa bozkatu.
Nik seguru PODEMOS-AHAL DUGU bozkatuko dut.
Muxu!!!