Sakanako Pop-Rock Lehiaketan lehen saria eskuratu du Garabatos taldeak, 40 ordu grabazio estudio batean. Lehiaketari buruz eta taldeari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, bidali dituzuen galderen erantzunak www.guaixe.eus web orriaren bidez. Asteazkenean, 17:00etan, erantzun dituzte ta.
1. Zergatik kantatzen duzue inglesez?
Mai
Rock and roll musika estilorako hobeto gelditzen da gehienetan, eta gainera Iratik(taldearen ahotsak) ingelesez abestean gusturago sentitzen da, baina, ez dugu alde batera uzten beste abestiak euskeraz edo erderaz egitea.
2. esan ahal dizue jendeak, zuen kontzertutan lokartu egiten garela?
joseba
Inoiz ez digute horrelakorik esan, egia da rock and rolla gaur egun ez dagoela gazterian zabaldurik eta sakanan gutxiago etzuten dela. Pertsona orok, ez ditugu gusto berdinak, hortaz, ezin diegu mundu guztiari gustatu baina ez digute esan oraindik horrelakiorik.
3. Abesti batzuk ingelesez abesten dituzuela egia da, ezta? Horrela bada, zergatik ingelesez eta ez beste hizkuntza batean? Agurrak Altsasutik! Aupa Garabatos makiñekk!
ekhi olabide, izaro urkijo eta unai irigoien.
Bai, momentuz bost abesti egin ditugu ingelesez, baina gure musika estilorako eta abeslariaren erosotasunerako, orainarte ingelesez egin ditugu. Ez dugu alde batera uzten beste kanta batzuetan beste hizkuntzetan jardutea.
4. Aupa peña! Horren talde gaztea izanda nolatan ausartu zarete Led Zeppelinekin?
R&R
Txikitatiki gehienok, musika estilo berarekin hezi ginen eta hortaz eroso sentitzen gara Led Zeppelinen abestiak jotzen. Gainera zortea daukagu Iratiren ahotsarekin eta esan dezakagu ongi defendantzen dela Led zeppelinen kantekin.
5. Musikalki antzerako gustuak al dituzue edo kosta egiten da danon gustuko estiloa lortzea?
R&R
Musikalki kasu gehienetan adostasunez jokatzen dugu. Egia da geroaldi batera begira gure abestiek beste itxura bat hartuko dutela eta gure ustez martxosoagoak izango dira. Taldekide bakoitzaren gusto musikala ezberdinak direla egia da, baina elkarrekin eroso gaude eta azkar ulertzen gara.
6. Zerk bultzatuta sortu duzue taldea? Helburu zehatzik?
R&R
Egia esan ez dugu helburu zehatzik , gainera elkartzen garen aldiro, gure helburu bakarra, egiten dugunarekin disfrutatzea eta denok eroso sentitzea da. Aipatzekoa da musika entzutea eta musika sortzea oso gauza ezberdinak direa eta gure helburuetako bat, gauza desberdin bat egitea dela.
7. Kaixo Garabatos!! Zergatik Garabatos?
Naroa
Talde batentzako izena aurkitzea, zaila egiten da, arraroa baita denok ados jartzea. Gehienok Fito dugu gustoko eta hortaz bere abesti baten izena hartu genuen, ez ginelako ados jartzen, baina izen hau proposatu genuen eta denoi gustatu zitzaigun.
8. Noiz hasiko zarete diskoa grabatzen eta non?
Lur
Irailean seguruenik hasiko gara diska berria grabatzen abesti gehiago egiteko asmoa daukagulako. Diska Altsasun grabatuko dugu Del Reino estudiaon.
9. Ez ahal zen sari hobeagoa Hatortxu Rock-en jotzea?
Lore
Saria oso ona zen, eta hasiera batean hirugarren saria zen baina hain ona zenez denon artean erabaki genuen sari berezia egitea. Gainera gure aurtengo helburuetako bat diska bat ateratzea zen.
10. Orain arte gehienbat bertsioak jo dituzue. Zenbat kantu dituzue zuenak direnak?
Jon
Orain arte 5 abesti propio ditugu, baina gehiago ateratzen ari gara denboraldi honetan grabatuko dugun diskan sartzeko.
11. Aurretik ezagutzen zenuten elkar? Noiz eta nola bildu zineten taldea sortzeko?
Mikel
Bai, aurretik denok elkar ezagutzen ginen. Taldea sortzeko Altsasuko Gaztetxokoan bildu ginen.
12. Zer iruditu zaizue I. Sakanako Pop Rocka antolatu izana? Zer moduz Lakuntzako kontzertuak?
Jone
Oso ideia ona iruditu zitzaigun lehen momentutik eta aukera paregabea izan da sakanako talde guztiak elkar ezagutzeko. Aurten lehenengo urtean izan den heinean, espero dugu , gehiago egiten bada talde ezberdin eta gehiago animatzea.
13. Zein kanta grabatuko dituzue? Bertsioak edo zuenak?
Geinua
Grabatuko ditugun kanta guztiak gureak izango dira.
14. Esperientzia nolakoa izan da? Horrelako lehiaketa bat espero zenuten?
Jon
Esperientzia egia esan ezin hobea izan da. Batez ere Sakanako taldeak elkar ezagutzeko aukera izan dugulako. Aipatu beharrekoa da La Banda del Jefe Bigunek, Hatortxuk eta Lakuntzako udalak paper garrantzitsu bat jokatu duela eta hau eskertzekoa da. Azkenik aipatzekoa da talde guztien nibela oso altua zela.
15. planteatu ahal duzue zerbait martxosoago jotzea?
pepe
Guretzat jotzen dugun miska martxosoa dela esan behar dugu, baina egia da oraindik kanta batzuk konposatu behar ditugula eta kañeroagoak izango direla zihurtatzen dugu!
16. Talde baten partaide izatearen alde onak? Txarrak?
Xantal
Alde onak gehienak dira, plazer hutsarengatik elkartzen garelako. Gainera taldekideak izan arren, batez ere,lagunak gara eta hortaz beti edo kasu gehienetan disfrutatzen dugu. Guretzako kontzertuak ematea gure bizitzen parte bat da eta hau guretzako oso aberatsgarria da.
Eskarrikasko guztioi galderak egiteagatik eta espero dugu ongi erantzun izana. Kontzertuetan elkar ikusiko gara!!