Familia batek jaso du jaiotzak sustatzeko ordenantzaren laguntza

Guaixe 2008ko ots. 11a, 00:00
Bada, 2007an haur jaio berri baten gurasoek aipatu laguntza eskatu zuten eta Udalak baiezkoa eman dio eskaerari, eskatzaileek ordenantzak arautzen dituen baldintzak betetzen dituztela ziurtatu ondoren. Bete beharrekoakDiru laguntza jaso ahal izateko, jaioko den haurraren gurasoak Ergoienako herriren batean erroldatuta egon behar dira eta bertan bizi, gutxienez haurra jaio aurreko azken urtean. Haurra jaiotzearekin batera zehaztua dagoen dirulaguntza jasoko dute gurasoek, eta erditze anizkoitzen kasuan, dirulaguntza handiagoa izanen da. Adoptatutako umeen kasuan, umeak urtebete baino gutxiago badu, diru laguntza jaso ahal izango da. Hauek izanen dira diru laguntzaren zenbatekoak: lehendabiziko haurrarengatik 400 euroko diru laguntza, bigarren haurrarengatik 700 eurokoa, eta hirugarren haurrengandik aurrera 1.000 euro bakoitzagatik. Gurasoek diru laguntzaren eskaera Ergoienako udaletxean egin behar dute, seme-alaba jaiotzen den urteko abenduaren 1-a baino lehen. Seme-alaba abenduan jaiotzen bada, eskaera hurrengo urteko abenduaren 1a baino lehenago egin beharko da. Eskaera guraso biek sinatu beharko dute, eta guraso bakarreko familietan aski izanen da jaioberriarekin batera familia osatzen duen guraso bakarrak sinatzea. Horrekin batera, seme-alabaren edo seme-alaben jaiotza-agiria aurkeztu beharko dute. Iaz familia batek egin zuen eskaera eta laguntza eman dio Udalak, baldintzak bete ostean.