Kontzejuek baiezkoa eman zuten, udal agintariak kokapena bilatzen hasi ziren eta Lurralde Okupazio Estrategia eta Eredua izeneko txostenean jasoa gelditu da. Araudia gaur egun dagoen bezala onartuko balitz, Lizarragak Zaldukozubi industrialdea handitzeko aukera izanen luke. Zabalkunde hori ekialderantz, Unanu alderantz eginen litzateke. Muino horren beste aldean legoke Ergoienako beste bi herrien industrialdea. Unanura daraman bidegurutzearen eta untxi granjaren artean, parean jasoko lirateke. Errepidetik gertuen dauden zelaiak, Unanuko Kontzejuarenak, industriarako bideratuko lirateke. Dorraoko Kontzejuaren lurrak aldapa pixka bat dute eta han abeltzaintza poligonoa aurreikusi dute udal arduradunek. Ergoienako Udalak bere proposamena aurki bidaliko dio Nafarroako Gobernuari, hark aztertu dezan. Azterketak luze jotzen du normalean, eta ondoren, aldeak adostasuna lortu behar dute.