Arbizuko kanpinaren gaineko alegazioa aurkezteko epea zabalik

Guaixe 2008ko api. 17a, 00:00
Ergoienako Udalak hasiera batez onartu du Arbizun kanpina egiteko plan berezia. Interesatuek hura aztertu eta egoki jotzen duten alegazioak aurkezteko aukera dute. Horretarako epea maiatzaren 9ra arte izanen da. Guaixek jakin ahal izan duenez, Ergoienako Udala berritzen ari den hirigintza planean Unanuk, herrira daraman bidegurutze ondoan, abeltzaintza poligonoa egitea aurreikusten zuen. Bai kanpinari, bai poligonoari azken oniritzia Nafarroako Gobernuak eman behar dio eta bi aldeen interesak nola uztartzen dituen aztertu beharko du.