Kaleak berrizendatzen

Guaixe 2008ko api. 25a, 00:00
Lanak Lizarragan dituzte aurreratuen. Orain Unanun ari dira, eta ondoren Dorraoren txanda izanen da. Lanak despeditzean, eraikinek kalearen izena, zenbakia eta etxearen izena jasotzen duen plaka bana izanen dute. Izan ere, jendea izen abizenez ezagutzea baino errazagoa izaten da etxearen izenaz ezagutzea. Horrek ere etxe izenak mantentzea ekarriko duela uste dute udal agintariek. Kale izen berriak aukeratzeko garaian herrietako historia eta ohiturak ari dira kontuan hartzen. Baita toponimia ere. Zenbait kale izen, hori bai, mantendu eginen dira. Hala, Lizarragan ez da Calle Larga-rik izanen, Plaza Nagusiye baizik. Eta harekin batera, kale izendegian bestelako izenak ere izanen dira: Auztei, Errekatxar, Eliz bide, Azi Iturriko karrika, San Donato, San Migel edota San Martin.