Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
DorraoBestalde, Dorraoko Kontzejuak, bigarren aldiz larreen aprobetxamendua errentan jarriko du. Aurretik enkantea egin zen eta aprobetxamendua bereganatu zuen pertsonak atzera egin du. Horregatik, Dorraoko Kontzejuak bigarren aldiz aterako du enkante publikora herriko belardi eta larreen 20,81 Ha, 8 urterako. Herri lurrak enkante publikoan emanen dira, plegu itxien prozeduraren bitartez. Hasierako prezioa, 5.000 eurokoa da eta enkantean parte hartzeko 1.000 euroko behin-behineko fidantza ordaindu beharra dago. Baldintzen agiria: interesdunen eskura dago, Dorraoko Kontzeju Etxean.