Udalak elurra kentzeko hiru ziri erosiko ditu

Guaixe 2008ko aza. 5a, 00:00
Ergoienako Udalak elurra kentzeko hiru ziri erosiko ditu. Ziri horiek gero Lizarraga, Unanu eta Dorraoko kontzejuei emanen dizkie, haiek beharrezkoa dutenean herrietako kaleetatik elurra kentzeko. Ergoienako Udalak erosiko dituen elurra kentzeko ziriak traktoreei jarriko zaizkie eta haiek izanen dira kaleetatik elurra kenduko dutenak. Dagoeneko kontzeju bakoitzak jakinarazi dio udalari zein traktore motak eramanen duen ziria. Hala, Lizarragan eta Unanun erabiliko dituztenak traktoreen paletan jarriko dituzte, Dorraokoa, berriz, ibilgailuaren muturrean. Azken hori garestiagoa denez, aldea kontzejuak ordainduko du. Ergoienako Udalak herri bakoitzerako ziri bana erostea jo du egokiena, bata bestearen zain ibili gabe aritzeko. Gainera, aldi berean erosita merkeago ordaintzea espero du. Guztira 12.000 euro bideratu ditu erosketa horretara Ergoienako herriek. Negu honetarako izanen dituzte kontzejuek ziriak.