Herrien arteko bideak konpontzeko lanak aurki hasiko dira

Guaixe 2008ko aza. 6a, 00:00
Ergoienako Udalak Olloki enpresari eman dizkio ibarreko hiru herrien arteko bideak konpontzeko lanak. Lanek 300.000 euro inguruko aurrekontua dute. Haietatik %40a Ergoienako Udalak (30.000 euro) eta kontzejuek (90.000 euro) jarriko dute, gainerakoa (180.000 euro) Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin eginen da. Lanak aurten hasiko badira ere heldu den urtean despedituko dira. Egin beharrekoaHiru herriak batzen dituzten bideek konpontzeko premia dute. Lizarragatik Dorraorantz, Batzarramendiraino, doan bidea konpontzeko 5 cm-ko asfalto geruza zabalduko da. Dorrao eta Unanu artean dagoen porlanezko pistak porlanezkoa izaten jarraituko du baina hainbat konponketen beharrean dago, oso zartatuta dagoelako eta erreka baten parean zegoen baranda ere erori egin delako, horrek duen arriskuarekin. Unanu eta Lizarraga arteko bidea bi zoru klase ditu gaur egun. Unanutik errota zegoen tokiraino dermioko bidea da eta hura egokitu eta asfaltoa zabalduko da. Errotatik Lizarraga bitarteko tartean asfaltoa berrituko da. Lan horiekin guztiekin batera, Dorraotik Leziza aldera doan bidea kaskailua zabalduz berrituko da.