Ibarrak badu web orria

Guaixe 2009ko urtarrilaren 29a

Ergoienako Udalak internet sarean ataria zabaldu du: www.ergoiena.com. Web orrian udalaren eta kontzejuen berri ematen da. Horretaz gain, udalean tramitatu daitezkeen agiriak eta beste biltzen dira. Gainera, ibarrak dituen zerbitzuen berri jasotzen du. Ergoienako Udalak web orriaren bidez herritarren iritziak ere jaso nahi ditu. Hala, azken udal aldizkarian ergoendarrei udalak eskatu die babes ofizialeko etxebizitzen inguruan iritzia emateko, beharrezkoak diren edo ez eta kopurua. Ergoienarekin dagoeneko sei dira web orria duten udalerri sakandarrak. Aurretik Arakilek, Irurtzunek, Lakuntzak, Arbizuk eta Altsasuk zabaldu zuten atea sarean. Baita Sakanako Mankomunitateak ere.