Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostegunean Ergoienako Udalak egindako bilkuran "gogor" gaitzetsi zituen martxoaren 19an izandako suteak. Bakarren bat, edo batzuk, nahita eragindako suteek 51 hektarea erre zituzten eta basozainek jakinarazi dutenez, "kalte handiak" sortu zituzten. Aurreko astean esan bagenuen sutea Etxarri Aranatzen izan zela esan bagenuen ere, ez da hala, suteak hartu zuen eremua Ergoienako herriena baita. Horregatik gaitzetsi ditu Ergoienako Udalak nahita piztutako suak. Erretakoaren 48,5 hektarea Lizarragako Kontzejuaren jabetza da. Dorraoko Kontzejuarena den basoan hiru hektarea erre zen eta Unanuko basoaren mugan gelditu zen sua. Bestalde, ostiralean Altsasuko parkeko suhiltzaileek Dorraon lana izan zuten. Lizarragako portura daraman errepidearen ezkerraldean, Basotxikin, sua piztu zen. Suhiltzaileak 19:00etatik 20:00etara aritu ziren suaren kontra lanean. 1.200 metro karratu larre eta sasi erre ziren.