V. Ergoienako Birarako izen-ematea zabalik

Guaixe 2009ko irailaren 10a

Ergoienako Udalak antolatuta, irailaren 19an, larunbatarekin, V. Ergoienako Bira lasterketa jokatuko da 17:00etatik aurrera. Lasterketa Unanutik abiatuko da, eta Dorrao eta Lizarraga batuko ditu. Helduenek 8 km pasako lasterketari egin beharko diote aurre, baina kategoria txikienendako probak badaude ere. Lasterketa V. Sakanako Atletismo Koparako baliagarria izango da. Sari ederrak izango dira. Lasterketan parte hartu ahal izateko izen-ematea zabalik dago www.ergoiena.com webgunean (4 euro). Bestela, lasterketa egunean bertan bete ahal izango da inskripzioa (5 euro).