Galera azkarrena Ergoienan

Guaixe 2009ko irailaren 21a

Guztira 69 korrikalari aritu ziren. Fco. Javier Gomez izan zen lehen sakandarraFresko egiten zuen larunbatean, zirimiria tarteko, baina korrikalariak ez ziren kikildu eta Ergoienako Udalak hainbat laguntzailerekin antolatutako Ergoienako V. Biran 69 lasterkari aritu ziren guztira, 19 behe mailako kategorietan eta 50 helduen mailan. Lehenik eta behin kategoria txikikoak neurtu ziren Unanun, alde batetik 2-9 urte bitarteko haurrak, eta bestetik 10-11 urte bitarteko neska-mutilak. Gustura aritu ziren unanuarren txalo zaparraden artean korrika. Bitartean beroketa ariketak egiten zenbiltzan nagusiak, baina azkar joan ziren irteera gunera. Unanu, Dorrao eta Lizarraga artean 8,5 kilometro egin zituzten. Azkarrena Cristobal Galera iruñarra izan zen (32:16), Anjel Garate iruritarrari 57 segundo atereaz (33:13). Hirugarrena eta lehen sakandarra Francisco Javier Gomez altsasuarra izan zen (33:17). Emakumezkoetan Mari Sol Ramos oñatiarra nagusitu zen (39:23), eta bigarrena eta lehen sakandarra hurrengo egunean Uharteko kilometro bertikalean aritu zen Jone Pelaez altsasuarra izan zen (44:06). Sari potoloak izan ziren guztiendako. Pultsumetroa jaso zuen Jose Maria Mercero lehen ergoiendarrak, eta parte-hartzaile guztien artean zozketatu zen bizikleta Iguzkizako Angel Barandallarendako izan zen. Bukaeran auzate ederrean bildu ziren guztiak.  Sailkapen nagusia1.Cristobal Galera (Iruñea): 32:163.Fco. Javier Gomez (Altsasu): 33:176.Javi Moreno (Altsasu): 34:507.David Trebejo (Olazti): 35:138.Jon Iñaki Araña (Arbizu): 35:2410.Haritz Pellejero (Lakuntza): 35:3511.Jesus Goena (Etxarri Aranatz): 36:0112.Fernando Igoa (Etxarri Aranatz): 36:4013.Juan Luis Maiza (Etxarri Aranatz): 36:4014.Jose Javier Maiza (Etxarri Aranatz): 36:4015.Fidel Jimenez (Etxarri Aranatz): 36:4016.Juan Carlos Gomez (Altsasu): 37:1717.Alberto Razkin (Etxarri Aranatz): 37:2420.Israel Arbizu (Etxarri Aranatz): 37:5821.Juantxo Azurmendi (Altsasu): 38:0329.Jose Antonio Salgado (Altsasu): 40:4233.Luis Flores (Lakuntza): 41:5336.Lopez de Goikoetxea (Altsasu): 42:1540.Jone Pelaez (Altsasu): 44:0641.Aingeru Azazeta (Altsasu): 44:0643.Jose Maria Mercero (Unanu): 44:5744.Patxi Lizarraga (Dorrau): 46:0446.Jose Ignacio Reparaz (Arbizu): 47:13)49.Peio Iglesias (Altsasu): 50:1250.Edurne Razkin (Etxarri Aranatz): 54:16Kategoria txikiak-2-9 urteko haurrak:1.Iosu Olaetxea 2.Aimar Lizarraga 3.Leire Maiza 4.Eder Ruiz de Egino 5.Aratz Mariñelarena 6.Mikel Olaetxea7.Naia Haritz8.Aizpea Etxeberria9.Raquel Constanza10.Maddi Mariñelarena11.Julen Martinez Ruiz de Arbulo12.Mikel Martinez Ruiz de Arbulo-10-11 urte bitarteko haurrak:1.Iñigo Maiza2.Haritz Lizarraga3.Mikel Agirre4.Silvia Constanza5.Oier Aierdi6.Leire Estarriaga7.Alex Constanza