Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ergoienako Udalak azken bilkuran onartu zuen harrera zibilen udal erregistroaren funtzionamenduaren araudia. Han jasotzen denez, harrera zibila zeremonia instituzionala da, eta bere helburua da udalerriko neska-mutikoak pertsonen dignitatea, askatasuna, berdintasuna eta elkartasunaren hiritar-balioetan hastea. Balio horiekiko haurren gurasoen konpromisoa adieraziko dute, seme-alabak hiritar libre eta eskubide eta eginbeharretan berdin bihurtzeko. Ergoienako Udalak onartutako harrera zibilak izaera zibil, laiko eta boluntarioa du. Udalean sortuko den erregistroak izaera administratiboa izanen du. Erregistroan izena emateko bete beharreko baldintza hauek dira: inskribatutakoak 18 urte baino gutxiago izatea; gurasoetako bat, tutorea edo adin txikikoa Ergoienan erroldatuta egotea, edo emantzipatutako adin txikikoen kasuan erroldatuak daudela zehaztu behar dute.