Ergoienako Udalak Lizarragako, Unanuko
eta Dorraoko Kontzejuek egindako
kudeaketarako mandatua onartu
du. Beraz, Ergoienako Udalak hiru
kontzejuen bankuko kontuak kontrolatu
eta sortzen diren ordainketak
eginen ditu.
Neurrihorrekinordainketetanazkartasuna
bilatzen dute. Izan ere, bi urte
barru indarrean sartuko da lege bat
zeinek behartzen dituen administrazioak
zorrak 30 eguneko epean
ordaintzera. Gaur egun epe hori luzeagoa
da, baina Ergoienan egokitzen
hastea aproposa dela jo dute. Bestalde,
kontzejuen kontabilitatea udalak
daramanez, kontzejuei eskaintzen
dien zerbitzua osatzen du
Ergoienako Udalak.
Protokoloa
Horretarako funtzionamendu protokoloa
onartu du Ergoienako Udalak.
Kontzejuetako kontuen titularrak
kontzeju-buruak eta ibarreko
udal idazkaria izanen dira. Azken
horrek kontzejuetatik agintzen zaiona
eginen du.