Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nabarmena Amaiurrek beste aukerei Ergoienan atera dien aukera, eta ergoendarren babes gehien bildu duena izan da. Geroa Bai da bigarren aukera ibarrean. Hirugarrena da UPN-PP koalizioa 3 boto galdu baditu ere. Zituen botoen ia bi heren galdu dituzte sozialistek Ergoienan 15ekin gelditu eta hirugarren indarra izatetik laugarren izatera pasa dira. I-E koalizioak bi ergoendarren babesa eskuratu du.Aukera abertzalea da nagusi Ergoeinan (172), baina duela hiru urteko bozekin alderatuta 16 boto galdu ditu (NaBai 96 eta abstentzioa 92). UPN-PP eta PSN taldeak beren bozen heren bat galdu dituzte, 25, 46rekin gelditzeko. Azkenik, NaBaik 2008an baino 51 boto gutxiago jaso zituen Geroa Baik igandean.