Elizetako lanak despedituta

Guaixe 2012ko urt. 12a, 14:50
San Klemente egunerako despeditu zituzten irail erdialdean hasitako lanak. Kisusgileak elizako, ezkila-dorreko, estalpeko eta sakristiako teilatuak berritu zituzten. Zegoen uralitaren ordez teila jarri dute kisusgileek, hala zeuden itxifurak desagertu dira. Horretaz gain, auzolanean garbiketa lanak egin dituzte eta pipien kontrako tratamendua ematekoak dira.Pello Etxabarri apaizak azaldu digunez, San Klemente elizan haizeak asko jotzen du eta garai batean teilak mugitu egiten zituen. "Mugitutako teilek itxifurek sortzen zituzten eta arazo handiak zituzten. Horregatik, 1976an, uralita jarri zen elizan eta Lizarragako etxe askotako teilatuetan, erantzun egokia zelakoan". Denborarekin uralita hondatu egin da eta teila misto eta oihal iragazgaitzarekin ordezkatu dute.Lanez arduratzeko parrokian talde bat sortu zen, aurki biltzekoa dena kontuak ixteko, ordaintzeko dagoena zehazteko. Aurrekontuari aurre egiteko parrokiak zuen dirua, lizerratarrek emandakoa eta San Klemente festetan San Migeldarren kofradiak antolatutako pilota partidatik ateratakoa erabiliko da.UnanuEtxabarrik azaldu digunez, Unanuko San Pedro elizan aldare inguruko, presbiterioko, zorua aldatu egin dute. Apaizak azaldu digunez,"arrastrelak lur gainean zeuden eta hezetasunarekin usteldu egin dira. Toki batzuetan hondoratu egiten zen lurra. Arrastrelak eta lur berriak paratu dituzte zurginek.