Ergoienako Bira Javi Morenorendako

Guaixe 2012ko irailaren 24a

Larunbatean Sakanako korrikalarien eta bisitarien bilgune izan zen Unanu. VIII. Ergoienako Biran 41 korrikalarik parte hartu zuten eta denetan azkarrena Javi Moreno izan zen. Altsasuarrak 34:08 minutu behar izan zituen Ergoienako hiru herriak batzen dituen 8,5 kilometroko lasterketa gorabeheratsua egiteko. Raul Audikana olaztiarrak minutu erdira zeharkatu zuen helmuga. Haren atzetik iritsi zen Francisco Javier Gomez (35:54) lehen beteranoa. Jokoan zegoen bigarren kattola, emakumeena, Maite Ares Soutorendako izan zen (44:03). Podiuma Erkuden San Martin etxarriarrak (49:25) eta Lore Elena Morarescuk (51:53) osatu zuten. Emakumezko lehen beteranoa Edurne Razkin etxarriarra izan zen (1:03:02).Arratsaldeko lehen orduan, 17:00etatik aurrera, txikienak lehiatu ziren. Ia 30 haur eta gaztetxok parte hartu zuten, giro ederrean, gehien-gehienak ergoendarrak. Sakanako Kopako buruAitzozar krosseko bigarren postuak eta Ergoienako Biraren garaipenak Sakanako Atletismo Kopa-Iker Kirolak Sariaren buruan jarri dute Javi Moreno. Emakumeetan, berriz, joan urteko txapeldun Erkuden San Martin doa lehenengo. Oraindik beste bi lasterketa puntuagarri daude: Sakanako krossa (azaroak 3) eta Zubeztia krossa (abenduak 8).  Sailkapena1    Javi Moreno Jorge    00:34:082    Raul Audikana Arrese    00:34:393    Francisco Javier Gomez Fernandez    00:35:544    Juantxo Arregi Asensio    00:36:085    Juan Carlos Gomez Fernandez    00:36:136    Felix Benjumea Motino    00:36:309    Andoni Azanza    00:38:2310    Iban Gonzalez Barroso    00:38:3614    Juantxo Azurmendi Zelaia    00:40:4716    Gonzalez Barroso Borja    00:41:2019    Santi Aguirre Galarza    00:42:2323    Jose Antonio Salgado Mangas    00:44:0331    Jose M. Mercero Lizarraga    00:49:0532    Erkuden San Martin Gonzalez    00:49:2536    Ismael Lopez de Goikoetxea    00:52:3537    Patxi Atxa Goikoetxea    00:53:3541    Edurne Razkin Jaka    01:03:02*Oharra: antolakuntzak ez zuen korrikalarien herrien daturik jaso, eta horregatik litekeena da sakandarren bat faltatzea.