Resano laugarrena

Guaixe 2012ko aza. 19a, 12:28
Ostiralean Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zen Donezteben. Aizkolari bakoitzak 5 pago-enbor erdibitu behar zituen, 2 kanaerdiko, 2 60 ontzako eta oinbiko bat. Ruben Saralegi leitzarra izan zen onena (16:04), Xabier Mindegia (16:52) eta Asier Pellejeroren (19:56) aurretik. Iban Resano dorrobarra laugarrena sailkatu zen (21:01), eta Raul Kastro azkena (22:19).