Zerbitzuei eusteko adina

Guaixe 2013ko ots. 4a, 13:54
Ergoienako Udalak aurten 280.220 euroko aurrekontua izanen du. Pasa den urtean baino 4.800 euro txikiagoa. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik gabe Ergoienako Udalak ez du inbertsiorik egiteko aukera eta zerbitzuak mantenduko ditu. Hala, asteazkenetan Altsasuko azokara etortzeko autobus zerbitzua mantenduko da. Bestalde, Unanuko eskulan eta Lizarragako pilates ikastaroek ere segituko dute. Udan nahikoa haurrek izena ematen badute, euskarazko aisialdi programa garatuko da. Hirigintza planaEzin bukatuko kontua bihurtu da Ergoienako Udalarendako hirigintza berria egitea. Traba Nafarroako Gobernuak jarri dio. Ergoendarrek aspaldi abiarazi zuten hirigintza plana egokitzeko prozedura. Lurralde okupazio estrategia ere aurkeztu zion Nafarroako Gobernuari. Dokumentua ez zela egokia erantzun zuen gobernuak, baina gehiago argitu gabe. Bitartean legedia aldatu egin da eta beste modu batera egin beharko da tramitazioa. Gobernuak ez zituen bere egitekoak egin eta ergoendarrak zain daude. 90. hamarkada erdialdekoa da egun indarrean dagoen hirigintza plana. Gaurkotua ez dagoenez, lan gehigarri bat eskatzen dio udalari. LaguntzaJaiotzak eta erroldatzeak sustatzeko ordenantza jarraituz, Ergoienako Udalak joan den urtean familia bati diru-laguntza eman zion. Udalaren diru-laguntza jaso ahal izateko, besteak beste, jaioberrien gurasoek Ergoienan erroldatuak egon eta bertan bizi behar dute, gutxienez haurra jaio aurreko azken urtean.LizarragaKontzejuak aurten 65.570 euroko aurrekontua izanen du. Kontzejuak ez du inbertsiorik egitea aurreikusi eta ezer egitekotan auzolan bidez eginen luke.