Iban Resano Urrezko Aizkoratik kanpo

Guaixe 2013ko api. 15a, 13:24
Igandean Leitzak Urrezko Banakako Aizkorako 5. kanporaketa hartu zuen. 12 aizkolari lehiatu ziren, Iban Resano dorrobarra artean. 12 aizkolariak elkar kanporatzen joan ziren, enbor bat moztera neurtuz, bukaeran hiru geratu arte: Julen Kañamares, Arkaitz Jauregi eta Mikel Larrañaga. Horiek lortu zuten, hain zuzen, hurrengo kanporaketan aritzeko txartela. Tamalez, Iban Resano kanpoan gelditu zen. Hirugarren fasean Mikel Larrañagak dorrobarra menperatu zuen, eta laugarren fasean ere galdu egin zuen Resanok, Eneko Otañoren kontra.