Ergoienan korrika

Guaixe 2013ko ira. 23a, 17:09
Ergoienako Bira. SailkapenakHelduak (8,6 km):Gizonak: 1. Javi Moreno (Altsasu): 33:462. Felix Benjumea (Altsasu): 33:553. Juantxo Arregi (Altsasu): 33:55Emakumeak:1. Erkuden San Martin (Etxarri): 45:002. Marijo Arza (Altsasu): 46:553. Jone Pelaez (Altsasu): 46:557 urtetik beherakoak: Emakumeak: 1. Leire Mendinueta (Lizarraga). 2. Irati Andueza (Lizarraga). 3. Paula Bengoetxea (Dorrao).Gizonak: 1. Jon Ayerbe Senar (Urdiain). 2. Iker Begiristain (Lizarraga). 3. Belatz Navarro (EtxarriAranatz).8-10 urte bitartekoak: Emakumeak: 1. Eider Vicente Goikoetxea (Bakaiku). 2. Ane Berastegi (Lizarraga).Gizonak: 1. Aratz MariƱelarena (Unanu). 2. Josu Igoa (Unanu). 3. Mikel Olaetxea Balda (Unanu).11-13 urte bitartekoak: Emakumeak: 1. Eider Caballero (Allo). 2. Amaia Vicente (Bakaiku). 3. Iratxe Urrestarazu (Bakaiku).Gizonak: 1. Fermin Azkargorta (Iturmendi). 2. Oihan Perez Cilaurren (Altsasu).Eguraldia lagun, larunbatean Dorrao izan zuen irteera eta helmuga IX. Ergoienako Birak. Ergoienako Udalak antolatutako proban lehenik eta behin kategoria txikiko lasterketak jokatu ziren, Dorraon, eta ondoren proba nagusia, 8,2 km-koa eta Ergoienako hiru herriak batu zituena. Guztira 81 korrikalari aritu ziren, 37 proba nagusian, eta ez zitzaizkien ergoendarren txalo zaparradak eta animu oihuak falta izan. Ibilbide gorabeheratsua da Ergoienako Birakoa. Dorraotik atera, Unanura jo, eta beheko partzelarietatik atzera ere Dorraora jo zuten korrikalariek, Elizazpitik sartuta Dorraon bueltatxoa eman eta atzera ere Unanura jotzeko. Handik errotara joan ziren, bertatik Lizarragara eta Batzarramenditik barna atzera ere Dorraora jo zuten, helmugara. Hasieratik aurre aurrean kokatu ziren Felix Benjumea, Juantxo Arregi eta Javi Moreno altsasuarrak. Bukaeran Javi Morenok aurrea hartu zien biei eta bakarrik iritsi zen helmugara, Benjumeari eta Arregiri 9 segundo aterata. Emakumezkoetan Erkuden San Martin etxarriarra izan zen azkarrena (45:00), Marijo Arza eta Jone Pelaez altsasuarrei 1:55ko aldea atereaz. Txapeldunek Unanuko kattola bat jaso zuten opari, eta bigarrenek eta hirugarrenek trofeoak. Lehengo ergoendarrak, Juan Patxi Lizarraga dorrobarrak, bi pertsonendako afaria irabazi zuen Lizarragako Zugain jatetxean. Bestalde, probako lehenengo beteranoak, Juantxo Azurmendik, kattola jaso zuen. Aipatzekoa da Ergoienako lehen beteranoa Gotzon Azurmendi Garmendia unanuarra izan zen. Baina korrikalari asko izan ziren saridun, izan ere korrikalarien artean Ergoienako produktuez osatutako 23 lote zozketatu baitziren. Ergoienako Udalak Dantzaleku-Sakana Atletismo taldeak proba antolatzerakoan emandako laguntza eskertu nahi du.