Ergoienako Bira ate joka

Irailaren 17an, 17:00etan, Dorraon

Aurten Dorrao izango du abiapuntu eta helmuga XII. Ergoienako Birak. Irailaren 17an jokatuko da, larunbatean, 17:00etatik aurrera Dorraon. Izena ematea egun berean egingo da, ordu bat lehenagotik. 8,5 km-ko lasterketa da Ergoienako Bira. Dorraotik abiatuta, Unanura joango dira korrikalariak, atzera ere Dorraotik pasatzeko, berriro Unanura joateko, ondoren Lizarragaraino heltzeko eta proba Dorraon bukatzeko. Proba Sakanako Koparako baliagarria izango da.